XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKO ELEZ - Ernani Esan bezela, illa onen 6'an iriki gendun uri ontan gure Batzokija.

Eleizkizun ederrak egin genduzan; goizeko saspitan izan zan jaupa ixilla ta jaurnartzia; abertzale geyenok eta gure sendiak izan giñan; gero izan zan gure ikurrin ederra bedeinkatzia, amarretan jaupa nagusija, ta abestutzera etorri ziran Donosti`'o abertzaliak; emengoekin batian ederki abestu zuten.

Txadon guzia betia egondu zan.

Ordu batian asi giñan bazkaltzen, mai-buruan ixeri zala Ureta'tar Mikel diputatu abertzale zintzua; esker-eskubitan zeuzkan Leibar'tar Peli eta Etxeberria'tar Kesara, Euzko-Etxeko lenbiziko ta bigarren Lendakarijak; tarteka emengo txistularik jo ziguten guziz ederki; bazkal-ondoren naikua parre eragin zigun Urnieta'ko oleskari Alkain jatorrak, ederki abestu zuan, eta txalo aundiak entzun zitun bere lana ordaintzeko.

Urreta jauna jaiki zanian itz egitera uste nun etxia purrukatuko zala ¡ango txaluk! gogo aundija zegon jaun onen itza aditzeko, ta arrazoi zuten, zergatik ¡ura da itz egitia!.

Gero berriz itz egin zigun Zaldua'tar Bernarta abertzale gaste pizkorrak; esan zigun Euzkadi zer izan zan ta nola dan, abertzaletasuna zer dan; ori samurtasuna itz egiteko, asko ta ondo.

Itz oyek aditzera etorri ziran abertzaliak Donosti, Tolosa, Errenderi, Amasa, Andoain, Usurbil eta Lasarte'tik.

Egun ederra igarota denak pozik juan ziran.

Bazkal-ondorian etorri ziran Batzoki-aurrera iru edo lau gizajo leporaño ardoz beteta, ujuka beti bezela; etziran beren gogoz etorri, baizik liberal jauntxu izatia nai luken batzuk, arrija bota eta eskuba gordetzen dutenak, bialdu zituzten amaiketako ederra emanda.

Piperra baño miñago dabiltza gizon koxkor oyek gezurra zabaltzen, baña alperrik ari dira, bakigu guziok zeintzuk eta nolakuak diran.

Gu, geroago ta gogorrago gaude ta ¡Gora Euzkadi! Tzi-rrin.